Parte Zaharreko kaleak zabortegi bihurtu direla salatu dute
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea kezkatuta dago auzoko hondakinen kudeaketarekin. Hainbat gunetan zaborra pilatzen dela, eta kaleak zabortegi bihurtu direla salatu dute. Aste honetan Fermin Calbeton kalean eta Arraindegi kalean ere era guztietako hondakin poltsak pilatu direla azaldu dute.
Elkarteak palzaratu du joan den maiatzeko udal hauteskundeen ondoren, zabor metaketa “kezkagarria” dela Parte Zaharrean.