Pirotecnia Valencianak bere 50. urteurrena ospatuko du aurtengo lehiaketan
Su artifizialen lehiaketaren programa aurkeztu dute gaur.
Su artifizialen kartela ere aurkeztu dute: TGA Donostiako diseinu-estudioak egindako kartela aukeratu dute. Kartelak argia eta soinua irudikatzen ditu, abstraktuki, kolore eta geometriaren bidez eta XX. mendeko hasierako Orfismo korronte piktorikoan inspiratuta dago.
Programa:
Alfonso Gurpegik – Festa Jardueretako zinegotzi ordezkariak- abuztuaren 8tik 14ra bitartean egingo den Su Artifizialen 52. Nazioarteko Lehiaketaren aurkezpena egin du; era berean, abuztuaren 15ean eskainiko den ikuskizun piromusikalaren berri eman du; piromusikala Ricasa pirotekniak botako du. Pirotecnia Valencianak bere 50. urteurrena ospatuko du aurtengo lehiaketan. Valentziako failetako mascleta ekitaldietan parte hartzen du 1988tik eta munduko mascleta ekitaldirik handienetakoa diseinatu eta piztu zuen Canals hirian (Valentzia). 2009an Brontzezko Maskorra lortu zuen, izaera tradizionaleko gaztelu batekin.
- Abuztuak 8a, larunbata: Pirotecnia Valenciana (Valentzia)
- Abuztuak 9a, igandea: Firevision International (Txina)
- Abuztuak 10a, astelehena: Pirotecnia Tomás (Castello)
- Abuztuak 11a, asteartea: Parente Fireworks (Italia)
- Abuztuak 12a, asteazkena: Pirotecnia Valecea (Araba)
- Abuztuak 13a, osteguna: Brezac Artifices (Frantzia)
- Abuztuak 14a, ostirala: Europla (Valentzia)
- Abuztuak 15a, larunbata: Ricasa (Valentzia) – Ikuskizun Piromusikala