Armando Legaz, Alboloteko espetxetik irten berritan. (@ZurineEgia / Twitter
Hogei urteren ondoren, Armando Legaz presoa aske geratu da. Igandean irten zen Granadako Albolote espetxetik. Bertan egon da preso azken hogei urteotan, etxetik 870 kilometrora.
Etxeratek abuztuaren 2an, igandean, hainbat hondartzatan egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dio euskal gizarteari. Presoen egoera zabaldu eta dispertsioa salatuko dute euskal kostaldean.
Donostian Kontxa hondartzan egingo dute protesta, 12:00etan.