Gorputz eta arima. XX eta XXI. Mendeetako emakume artistak erakusketaren doako bisita gidatuak abuztuaren 1ean, hileko lehen larunbatean.
Arratsaldean egingo dituzte; 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gazteleraz. Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea 943 012 400 telefonoan edo aretoan bertan. Erakusketak 59 artistaren 79 lan aurkezten ditu, eta gaur egungo artearen askotariko teknikak (argazkia, pintura, bideoa, eskultura, etab.) erakusten ditu, baita gai komunak jorratzeko egon daitezkeen jarrera estetiko ezberdinak ere. Lan hauen bidez, erakusketak bizitzaren errealitatera hurbildu nahi du ikuslea gorputz eta arimaren, barnealde eta kanpoaldearen bidez.