
Jazzaldiaren 50 urteko ibilbidea bildu dute
ikus-entzunezko batean. Musika jaialdiaren protagonista izan diren hainbat lekukotasunekin, eta makina bat kontzerturen irudiekin osatu dute dokumentala. Aurtengo 50. edizioarekin, Jazzaldia estatuko jazz jaialdi antzinakoena da eta Europako urtetsuenen artean dago. Jazzeko izen handi guztiak, salbuespenik gabe, igaro dira Donostiatik, eta haietako batzuk hainbat aldiz. Horregatik, dokumentala ez da soilik Jazzaldiaren historia, jazz garaikide osoaren historia baizik. Morgancrea-k ekoiztu du dokumentala eta koprodukzioko partaide dira TVE, Euskal Telebista eta Donostia Kultura; Carlos Rodriguez izan da gidoilari eta zuzendari. 56 minutuko iraupena du.