'Kalebegiak' proiektuaren lehen eszenak filmatu dituzte
Koldo Almandoz Parte Zaharrean izan da 'Narciso' film laburra grabatzen.
Nerea Lizarralde
Koldo Almandoz zinemagile donostiarra Parte Zaharrean filmatzen. (Argazkia: Kalebegiak)
Bederatzi zuzendari ezagunek eta hiru zinemagile hasiberrik zuzendutako hamabi film laburrez osatuko dute Kalebegiak, eta 2016ko Zinemaldian eskainiko dute guztien lanekin osatutako pelikula. Atzo hasi ziren proiektu honen lehen eszenak eta lehen film laburra filmatzen. Koldo Almandoz zinemagile donostiarra Parte Zaharrean izan zen atzo, eta hainbat tabernatan aritu zen filmatzen. Narciso izena du aietearraren film laburrak.
Julio Medem, Daniel Calparsoro, Imanol Uribe, Gracia Querejeta, Luiso Berdejo, Borja Cobeaga, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendari profesionalek ere film labur bana egingo dute proiektu honetan. Kalebegiak proiektuaren helburua da hamabi film laburren bidez Donostiaren erretratua egitea. Ikus-entzunezko proiektu hau Donostia 2016 ekimenaren kultura-programaren parte da.