Dantzan hasi dituzte Amarako jaiak
Txorimaloaren begiradapean zunba saio bat egin dute Easo plazara bertaratutakoek
Amarako jaiak. Auzoko txikiek jaietako ikurra egin dute goizean: Txorimaloa; eta alkandora eta txano dotore bana jantzi dizkiote. Easo plazako eszenatokian jarri dute zintzilik Txorimaloa, eta ondoren, auzotarrak dantzan jarri dituzte Easo GF gimnasioko kideek. Izan ere, zunba eta aerobic saio bat egingo dute Easo plazan bertan, eta hainbat lagun bildu dira, musikaren erritmoan mugituz.
Igandera arte murgildu dira amaratarrak jaietan, eta adin guztietako bizilagunek izango dute zertaz gozatu. Hona hemen egitarau osoa.
Hasi dira