Joan den astean hil zen Marcelo Usabiaga militante komunista historikoa; Donostian 1936ko gerrako eta frankismoaren biktimen eskulturaren ondoan omendu dute.
Marcelo Usabiaga DOnostian, 2009ko irudi batean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
2009an, 1936ko gerra amaitu zela 70 urte bete zirenean, elkarrizketatu zuen IRUTXULOKO HITZAk. Frankismoaren errepresio gogorra sufritu zuen bere bizitza osoan zehar: Meliton Manzanasek torturatu zuen, 21 urte igaro zituen kartzelan –
Ondarretako espetxean egon zen preso- eta esklabo gisa ere aritu zen langile batailoietan -Antiguako Tolosako hiribidea egiten, besteak beste-. 98 urterekin hil da Usabiaga, bizitza osoa borrokan eman eta gero.
Aitor Azurki kazetariaren eskutik memoria historikoa berreskuratzeko lan nekaezina egin zuen hil arte. Besteak beste, Azurkiren
Maizales bajo la lluvia kontatu zituen gerran eta errepresio garaian sufritutako guztia. Kortxoenea gaztetxean ere izan zen Usabiaga, hitzaldi bat ematen, 2011n. Duela gutxi berriz itzuli zen Groseko gaztetxera, Kortxoeneari buruzko dokumentalerako elkarrizketatu baitzuten.
Joan den asteburuan omenaldi xume bat egin zioten Donostian, 1936ko gerrako eta frankismoaren biktimen omenezko eskulturan. Irailean beste omenaldi bat egingo diote.
Elkarrizketa