Osoko bilkurara kamiseta gorria jantzita joatera deitu ditu herritarrak Donostia Antitaurina Orain plataformak.
Zezenketen inguruko eztabaida piztuko da gaur udalbatzarrean. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Donostiako udalbatzarrean zezenketen inguruko eztabaida piztuko da gaur.
Irabazi-k eta
EH Bildu-k mozio bat aurkeztuko dute, eta bertan eskatuko dute udal ekipamenduak ez ez alokatzeko animaliekiko tratu txarrak eta sufrimendu psikiko eta fisikoa eragingo duten ikuskizunetarako.
Donostia Antitaurina Orain plataformak herritarrak deitu ditu gaurko osoko bilkurara joatera eta euren jarrera antitaurinoa erakustera kamiseta gorria jantzita. Ikusle gisa izango dira bertan plataformako kideak eta beraiekin bat egiten duten herritarrak: “Zezenketak berriz egitearen aurka gaudela adieraziko dugu, eta animalien tortura eta hilketa kulturaren, tradizioaren edo gizakien entretenimenduaren izenean justifikatzen duen argudiorik ezin dela onargarria izan defendatuko dugu.
Azpimarratu dute zezenketen inguruko eztabaida “hiritarren desadostasunetik sortzen dela, eta ez oposizioko alderdi batzuen desadostasunetik bakarrik: “Zezenketen inguruko galderak udalbatzarrera eraman duten alderdi politikoek hiritarren kezkak udalera eramateaz arduratu dira. Horregatik, hirian hain ageri den gaiaren inguruko erantzunak eskuratzeko eskubidea daukagu”. Donostiako udal-gobernu berriak zezenketen alde egiteko erabiltzen dituen argudioak argi ikusi nahi dituztela plazaratu dute.