Erdialdeko Durant bitxidendan lapurreta egin zutenekoa
Ikusgarria izan omen zen. Hiruzpalau lagunek egin zuten lapurreta 11:00etan, Askatasunaren hiribideko dendan, eta bi motorretan alde egin zuten. Atea irekitzera hurbildu zen dendaria bultza eta barrura sartzea lortu zuten. Ikusmin handia piztu zuen lapurretak, jende asko baitzegoen ordu horretan bitxidenda inguruan.
Lapurreta Durant bitxidendan (2005-08-21)