"Garai batean 50 kilo karrakela ere saltzen nituen igande bakar batean"
Kontxi Iraregi (Donostia, 1926) kaiko saltzailea elkarrizketatu genuen 2005eko Aste Nagusian. Gaztea zenean, Donostiako portua saltzailez josita zegoela kontatu zigun. Baita antzina, 50 edo 60 kilo karrakela, eta zortzi edo bederatzi kilo izkira saltzen zituztela. Kaiko saltzaileen ogibidea galtzear zegoela ohartarazi zigun.
Kontxi Iraregiri elkarrizketa (2005-08-21)