
2005eko Aste Nagusiko azken gauak biharamun gatazkatsua izan zuen errepidean. Bi auto istripu izan ziren Donostian goizeko lehenengo orduetan, eta biek antzeko ondorioak izan zituzten: kalte nabarmenak autoetan, eta baita trafiko seinale eta faroletan ere. Auto batek Zorroagako seinale eta farola bana kaltetu ditu; beste batek seinale bat bota du Foruen pasealekuan.
Orrialde berean biluzik zebilen gizon batek atentzioa eman zuela kontatzen genuen. Lekuko baten arabera, gizonak Askatasunaren hiribidea zeharkatu zuen. Foruen pasealekuan, ika-mika izan zuen auto istripu batez arduratzen ari ziren udaltzainekin.
Istripuak Aste Nagusiaren azken gauean (2005-08-22)