Piraten azken hamarkada, iruditan
Irutxuloko Hitza 2005eko otsailean hasi zen donostiarren egunerokoa kontatzen. Bere sorreratik Piraten mugimenduaren berri eman du, eta urtez urte Aste Nagusi Pirataren bilakaera jarraitu ahal izan du. Piratek eta Irutxuloko Hitzak elkarrekin egindako bidea ikus daiteke gure argazki artxibotik berreskuratu ditugun irudi hauetan. 2005etik 2014ra bitarteko Aste Nagusi Piraten argazkiak errepasatu ditzakezu bilduma honetan.