Bernardo Atxaga eta Mikel Laboa ‘Haika Mutil’ filmaren aurkezpenean.
2005eko EHUren Udako Ikastaroetan,
Obaba izeneko Unibertsoa ikastaroa egin zuten, eta bertan, Imanol Uriberen
Haika mutil filma aurkeztu zuten. Mikel Laboari buruzko lana da; kantariaren “erretratorik ederrena”, Atxagaren hitzetan.Ahots goxoz kantatutako abestiak tartekatzen dira Uriberen filmean. Eta bitartean, Atxagak kantari donostiarraren ibilbidea eta ezaugarriak aipatzen ditu. Laboa eta Atxaga filmaren aurkezpenean izan ziren. Kantatzen duenean zer sentitzen zuen galdetu zioten Mikel Laboari, eta honakoa erantzun zuen musikari donostiarrak: «Sarritan ez dut ezer nabaritzen. Hitzek eta doinuek nahikoa karga dute eta nik, benetan, haiek daramaten karga transmititu nahi diot entzulegoari». Atxagak Laboaren hitzak osatu zituen. «Mikelen jarduera dena da errituala. Pausoak, jarrera… dena dago esaten duenaren zerbitzuan».
Laboari buruzko erretratoa (2005-08-24)