Abordatze ikusgarria
Irutxuloko Hitzaren abordatzearen lehen kronika izan zen 2005eko abuztukoa. Piraten hirugarren abordatzea zen. “Sekula baino jende gehiago, ongi pasatzeko gogoa eta irudimena. Horiek izan ziren Piratek astelehenean egindako abordatzearen arrakastaren funtsa. Antolatzaileak oso pozik zeuden hirugarren aldiz egindako jarduerak donostiarren artean izandako oihartzunarekin” zioen Irutxuloko Hitzako kazetari Asier Colomak.
Abordatzearen kronika (2005-08-17)