Istilu larriak izan ziren Batasunaren manifestazioaren ostean
Ertzaintzak 2005eko abuztuaren 14ko manifestazioa galarazi zuen eta Parte Zaharreko kaleetan zehar egin zen. Joseba Alvarez eta Pernando Barrena Batasunako kideak Ertzaintzaren buruarekin hitz egiten saiatu ziren, manifestazioaegin zedin. Ezinezkoa zela esan zien ertzainak, eta une horretan, Bulebarrean bildutako ehunka lagunak lurrean eseri eta Ertzaintzaren kontrako eta independentziaren aldeko oihuak bota zituzten. Horren ostean, Orain herria, orain bakea leloa zuen pankarta hartu zuten Batasunako eta Baga-Boga ekimeneko ordezkariek eta manifestazioari ekin zioten. Istiluak arratsaldeko zortziak arte luzatu ziren Bulebarrean eta inguruetan. Hamarnaka lagun zauritu zituzten istiluetan. Lau lagun ospitalean ingresatu zituzten, eta gainontzekoak anbulantzian bertan artatu zituzten. Gehienak piloten eta porren kolpez zauritutakoak izan ziren
Batasunaren manifestazioa (2005-08-15)
Atxiloketak (2005-08-17)