Mambo Number 5
One, two, three, four, five… Everybody mambo! Bai giroa Zuloaga plazako dantzaldietan! Irutxuloko Hitzak Avenida talde donostiarra aritu ziren gauaren kronika egin zuen 2005eko Aste Nagusian. “Adinik ez dago dantzarako eta musika estiloentzat ere ez. Maria Joseren Pajaritos, Rocio Durcalen Me gustas mucho tu eta pasodobleak entzun ziren, eta jendeak gogotik egin zuen dantza. Baina, zalantzarik gabe, beste musika estilo batzuk izan ziren arrakastatsuenak. Plaza pil-pilean jarri zen Chenoak ezagun bihurtutako Cuando tu vas kantarekin eta zer esanik ez Lou Begaren Mambo Number 5 entzun zenean. Denak dantzara! Avenida orkestrako abeslaria ere ezin kabitu zebilen, jendea animatuz.
Mambo Number 5 (2005-08-20)