Ioritz Orbegozo kale garbitzailea 2005ean. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Kaleak garbitzen dituztenen lanik gabe ezingo genuke jairik egin, eta horregatik kale garbitzaile bat elkarrizketatu genuen 2005eko Aste Nagusian. Bi urte zeramatzan Ioritz Orbegozo altzatarrak kale garbitzaile. Urtero, Aste Nagusian lan egitea egokitzen zitzaiola kontatu zigun. “Ordu txikitan adarra jotzeko gogo handia izaten du jendeak. Nahiko estresantea da, egia esan. Hala ere, denetatik dago. Bada lanean laguntzen zaituen jendea, erratzarekin edalontziak hurbilduz eta batuz, edo zerbait hartzera gonbidatzen zaituena”.
Kale garbitzaile bati egindako elkarrizketa (2005-08-21)