Aldapeko sagarraren adarraren puntan...
Kalakan eta Oreka TX taldeek emanaldi ederra eman dute bart Saguesen.
Saguesen kontzertu bat ematea ezinezkoa zirudien arren, Kalakan eta Oreka Tx taldeek dantzan eta kantuan jarri zituzten ehunka zale, atzo zabalgunean eman zuten zuzenekoan. Zaparrada izugarria bota zuen gauean, eta Sagueseko zabalgunea hutsik zegoen kontzertua hastekoa zen unean. Euria eta euria, atsedenik eman gabe. Halere, gauerdia gerturatu ahala, pixkanaka jendea iristen hasi zen. Kalakan eta Oreka Tx-eko kideek eskerrak eman zizkieten ikusleei, horrelako eguraldia eginda ere, haiek entzutera joateagatik. Tarteren batean atertu egin zuen eta ikusleak gustura egon ziren Kalakan eta Oreka Txen ikuskizunaz gozatzen. Noski, zuzenekoak Sagarra jo kanta jo zuten.