Berrehun haurrek parte hartu dute Bizikleta Festan
Bulebarrean egin dute lasterketa, eta hiru bizikleta zozkatu dituzte.
Bost eta sei urte bitartekoak: Alicia Jimenez.
–Zazpi eta zortzi urte bitartekoak: Aimar Urkia.
–Bederatzi eta hamar urte bitartekoak: Pablo Ausin.
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak eta Euskaltelek antolatuta, duela hogei urtetik hona urtero egiten dute Bizikleta Festa. Hasierako urteetan Klasikaren egunean egiten zuten arren, azken urteetan egunez aldatu dute, antolatzeko arazoak saiheste aldera. Parte hartzaileek beren bizikletekin egiten dute lasterketa, eta hori bai, denek dute derrigorrez kaskoa eraman beharra.
Urtero bezala, haurrek bizikleta lasterketarekin disfrutatu dute Bulebarrean; bost eta hamar urte bitarteko txirrindulariek parte hartu dute Bizikleta Festan, Aste Nagusiaren barruan; aurten, berrehundik gora parte hartzaile bildu dira lasterketan, eta irabazlerik izan ez den arren, parte hartzaile guztien artean hiru bizikleta zozketatu dituzte.
Hiru kategoriatan banatu dituzte txirrindulari gazteak; lehenik bost eta sei urte bitarteko haurrak atera dira, hamarnaka; ondoren, zazpi-zortzi urte bitartekoek ekin diote lasterketari, eta azkenik, bederatzi-hamar urte bitartekoak atera dira. Kalea ziztu bizian zeharkatu dute parte hartzaileek, eta baten batek helmugan gelditzeko arazoak izan ditu; arazo horiek aurrikusita, Gurutze Gorria prest zegoen helmugan bertan, susto pare bat eta zauriren bat sendatzeko.
Ondoren, hamaiketako ederra eskaini diete txirrindulariei, indarrak berreskuratzeko. Boluntarioek osatutako taldeak energia hartzeko elikagaiak banatu dituzte, ura eta freskagarriarekin batera. Lasterketa amaitua, zozketaren unea iritsi da; hiru bizikleta zozketatu dituzte, bat kategoria bakoitzeko. Parte hartu duen haur batek atera ditu irabazleen zenbakiak, eta hala, honako hiruak izan dira bizikleta berriak eraman dituzten irabazleak:
–