Lore eskaintza egin dute Bulebarra eta San Jeronimo kalearen arteko kale-kantoian. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Herritarrek Parte Zaharreko kaleak hartu dituzte 1813ko abuztuaren 31an gertatutakoa gogora ekartzeko. Soldaduak, danborrariak, abesbatzak, agintariak, kalean bildutako herritarrak, bisitariak… jende andana bildu da arratsaldetik gauera aurreikusitako jarduerak bertatik bertara jarraitzeko. Abuztuaren 31 kalea egunaren erdigunea izan da, baina beste bazter batzuetan ere antolatu dituzte zenbait ekitaldi. Esaterako, Bulebarra eta San Jeronimo kalearen arteko kale-kantoian lore eskaintza egin dute; Donostia suntsitu eta gero, Zubietako itunaren bitartez hiria berreraiki zutela dioen oroigarrian, hain justu. Egun argiz egin dute; gauez, berriz, argiak itzali eta kandelen bitartez kaleak argiztatzea zuten aurreikusita, ohi bezala.