Eguraldiak okerrera egingo du 15:00etatik aurrera. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Ekaitzak eta euri jasa iragarri dituzte gaur arratsalderako, eta beraz, alerta laranja ezarri dute. Eguraldiak beltzera egingo du, ezegonkortu egingo da. Zaparradak botako ditu eta ekaitza egingo du. Euskalmeten arabera, txingorra ere bota dezake. Eguerdian, 15:00etatik egingo du okerrera eta euri jasak espero dituzte 21:00ak arte. Gauean, eta goizaldera arte, alerta horia ezarri dute.