Añorga Txikiko festak ospatuko dituzte asteburuan
Añorgatarrek uztailean ospatu zituzten karmenak, auzoko jaiak. Añorga Txikin, ordea, irailean pizten da festa. Añorgatxikitarrak auzo elkarteak antolatuta, bi eguneko jai egitarauaz gozatuko dute bizilagunek. Ostiralean piztuko dute jaietako txupina, 18:00etan, auzo elkartean bertan. Ikastolan guraso eta seme-alabentzako jolasak prestatuko dituzte, eta ondoren erraldoi etaburuhandiak irtengo dira kalera. Larunbatean auzotarrak sagardo dastaketan eta ohiko sardina jatean elkartuko dira eguerdian. Patata tortilla goxoena nork egiten duen erakusteko lehiaketa egingo dute ondoren. Arratsaldean Antxon magoaren ikuskizunaz gozatuko dute, eta goitiberan onena zein den erakutsi beharko dute auzoko aldapan. Eonian elektro txarangak kaleak girotuko ditu eta iluntzean pintxo eta ardo dastaketa egingo dute frontoian. Gauean “gorputzak irauten duen arte” dantzan ariko dira jaien amaieran.
EGITARAUA
Ostirala, 4:
– 18:00 Txupina. – 18:15 Ikastolan guraso eta seme-alaben arteko jolasak. – 19:00 Erraldoiak eta buruhandiak Añoga hiribidean. – 20:00 Poteoa musikarekin. – 22:00 Mus Txapelketa azkarra Atotxa Erreka elkartean. Larunbata, 5:
10:00 Umeentzako jokuak ikastolan. 12:00 Sagardo dastaketa eta ohiko sardina jatea. 13:00 Betiko patata tortilla txapelketa. 14:00 Sari banaketa. 16:00 Antxon magoaren emanaldia. 17:30 Goitibera txapelketa auzoko aldapan. 18:30 Buruhandiak. 19:00 Txokolate jana. 19:30 Eonian elektro txaranga auzoan zehar. 21:00 Ohiko pintxo eta ardo dastaketa. 00:00 Musika eta dantza gorputzak iraun arte.