XXX. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka zabalik izango da irailaren 13a arte
Liburuzale, bildumazale eta irakurzaleentzat txoko estimatua izan ohi da urtero. (Argazkia: A. Urrutikoetxea)
Donostiako
XXX. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka inauguratu zuten joan den astean Gipuzkoa plazan. Irailaren 13ra arte izango da zabalik. Guztira 40 bat saltzaile, gehienak Euskal Herrikoak, argitalpenak eta produktuak eskaintzera etorri dira. Azokako saltokietan liburu zaharrak, deskatalogatuak, postalak, diskoak, kartelak, argazkiak, komikiak eta aldizkari zaharren aleak eskainiko dira. Liburuzale, bildumazale eta irakurzaleentzat txoko estimatua izan ohi da urtero abuztu amaieratik irailaren erdialdera antolatzen den azoka klasiko hau. Euskal gaiak, artea, historia, sukaldaritza, literatura… aspaldian lortu nahi genuen liburu apreziatua… sorpresa bat baino gehiago hartzeko aukera izango dugu.
Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatua, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, egun osoan zehar egongo da zabalik: goizez
11:00tatik 14:00etara, eta arratsaldez
17:00etatik 21:00etara.