Is Tropical eta Las Tea Party DJak ariko dira zuzenean kaian, ostegunean.
Is Tropical taldea.
Bueltan da berriz
Music Box Festibala. 2016a iritsi aurretik emango duen hirugarren eta azken kontzertua programatuko du irailaren 10ean, ostegunean.
Is Tropical britainiarrek eta
Las Tea Party DJ getxoztarrek sekulako festa egingo dute kaian, 20:00etan. Musika 20:00ak aldera hasiko da, eta kontzertua zehazki zein lekutan izango den jakinaraziko dute bezperan
sare sozialen bitartez.
2016ko egitaraua
Hiriak musika kutxa bihur daitezkeen espazio ugari ditu, eta premisa hori izan zen, hain zuzen,
Music Box Festibalaren abiapuntua, maiatzean. Ahotsen itsasargiak bultzatuta, festibal horrek publiko berriak bilatu nahi ditu, hiriko kultur ehuna indartzeko.
Ginmusicarekin batera, Donostia 2016k hiriburutza urterako antolatutako musika ikuskizunen atariko gisa, hiru kontzertu iragarri ziren 2015ean. Hala, maiatzean, Devendra Banhart & Andi Cabic + Manett eta ekainean Motorama + Munlet entzuteko aukera izan ondoren, Is Tropical eta Las Tea Partys Dj´s-en kontzertuarekin amaitutzat emango dira aurkezpenak, eta laster aurkeztuko den 2016ko egitaraua abiatzeko prest izango dute. Jaialdiak
12 kontzertu egingo ditu 2016an, kontzertu bana hilabetero, hiriko leku desberdinetan. Normalean musikarekin inolako zerikusirik ez duten beste erabilera batzuk dituzten lekuetan. Laster iragarriko dituzte emanaldi berriak.
Herritarren iradokizunak ere jaso nahi dituzte.
Webgunearen bidez nahiz kontzertuetan jarriko dituzten postontzietan kontzertuak egiteko espazioak proposatu ahal izango dituzte.