Eneko Goia Donostiako alkateak harrera egin die ordezkariei; EHUko Udako Ikastaroetan parte hartuko dute
Saharako ordezkariei ongi etorria egin diete alkateak eta zinegotziek, EHUko hainbat irakasleekin batera. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Saharako giza eskubideak babesten dituztenen ordezkari taldea izan da gaur Donostian, eta
Eneko Goia alkateak harrera egin die udaletxean. Bertan izan dira ere udaleko hainbat zinegotzi eta ordezkari; Saharako ordezkariak Donostian izango dira egunotan,
EHUko Udako Ikastaroetan parte hartzeko.
Hain zuzen ere, EHUko Udako Ikastaroetan
Giza Eskubideak eta Trantsizio Justizia Mendebaldeko Saharan hitzaldia antolatu dute. Bertan mintzatuko dira gaur udalean bildu diren hizlariak, esate baterako, Lih Beiruk y Brahim Abdelfatah Fronte Polisarioko ordezkariak, Hassana Aalia Saharar Giza Eskubideen aldeko aktibistak, Carlos Martín Beristain Hegoa Institutuko ordezkaria, Paco Etxeberria Aranzadiko ordezkaria, Maite Berzosa eta Jose Angel Zaldua Donostiako SEAD-eko ordezkariak, eta Imanol Landa Euskal Fondoaren presidentea.
Gaurko harrera Donostiako alkate Eneko Goiak, Kooperazioko zinegotzi delegatu Duñike Agirrezabalagak eta Kulturako foru diputatu Denis Itxasok egin diete, eta hainbat sari banatu dizkiete ordezkariei.
Harreran, Eneko Goia alkateak udalaren konpromisoa adierazi die ordezkariei giza eskubideen guztien babesarekiko eta, bereziki, giza eskubideen gainean Saharako herriaren historia hurbilari buruzko ikerketak babesteko eta sendotzeko egiten diren ekimenekiko.