'Loreak', 'Lasa eta Zabala', 'Todo Sobre Mi Madre' eta 'Blancanieves' pelikuletarako egindako piezak interpretatuko dituzte, pantailan film horien irudiak proiektatzen diren bitartean.

‘Zinema musika: kontzertua eta proiekzioa’ emanaldiaren aurkezpena Orkestra Sinfonikoaren egoitzan. (Argazkia: Donostia Zinemaldia)eusk
Zuzeneko musika eta zinema uztartuko dituen emanaldi berezia egingo dute Belodromoan (hilaren 19an, 12:00etan),
Donostia Zinemaldiaren programaren barruan. Euskadiko Orkestrak hainbat filmeren musika interpretatuko du jendaurrean. Aurreko urteetan
Euskadiko Orkestrak Miramonen duen egoitzan egin izan dute. Belodromora eramatearen aldeko apostua egin du Zinemaldiak, eta orain
2.500 ikuslek gozatu ahal izango dute saio honetan. Kokapen berri honek eskaintzen dituen aukera teknikoen artean, nabarmentzekoa da
400 metro kuadroko pantaila.
Pantaila honetan proiektatuko dira Morgan Crea ekoiztetxe donostiarrak kontzertu honetarako espreski sortutako muntaketa bat. Euskadiko Orkestrak zuzenean interpretatuko dituen filmeen musika aukeraketan oinarritutako proiekzio bat izango da. Kontzertuaren egitarauak Alfonso de Vilallonga, Fernando Velázquez, Joan Valent, Pascal Gaigne eta Alberto Iglesias konpositoreek zinemarako egindako zatien aukeraketa bat biltzen du; soinu bandak honako filmetarako sortutakoak dira: Blancanieves (Pablo Berger), Zipi y Zape y el club de la canica (Oskar Santos), Las Brujas de Zugarramurdi (Álex de la Iglesia), honetan Donostiako Orfeoiko hainbat kide ariko delarik; Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga), Lasa eta Zabala (Pablo Malo) eta Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre, Hable con ella, La mala educación eta La piel que habito.
Orkestra
Roman Gottwalden gidaritzapean ariko da emanaldi honetan. Urte eta urteetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa modu ezberdinetan izan da Zinemaldian: 1998an Belodromoan bertan kontzertu bat eskaini zuen Lalo Schifrin,
Mission Impossible-erako musikaren sortzailearen zuzendaritzapean. Bestalde, musikaz lagundu ditu
The crowd (King Vidor), Carmelo Bernaolaren musikaz, eta
Wings (Zamecnik) filme mutuak eta Zinemaldirako zenbait sintonia ere grabatu du. Zinemaldiaren azken aldietan, berriz, Orkestrak Fernando Velázquezek
The Impossible (Juan Antonio Bayona) filmerako idatzitako soinu banda estreinatu zuen zuzenean; eta SGAE Fundazioarekin batera antolatutako kontzertuetan, besteak beste
Pájaros de Papel (Emilio Aragón),
You’re the One y
Tiovivo c. 1950 (José Luis Garci),
Los crímenes de Oxford (Álex de la Iglesia),
Frío sol de invierno (Pablo Malo) o
Alatriste (Agustín Díaz Yanes) pelikuletako musika interpretatu du. Halaber,
El mal ajeno (Oskar Santos) eta
Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez Lázaro) filmetako soinu bandak grabatu ditu. Eta berriki
Aitaren Etxea, ETBren fikziozko telesail berriaren soinu banda irartu du; telesail hau Zinemaldiaren baitan aurre estreinatuko da.
Sarrera doakoa da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea, irailaren 12tik 18ra, Zinemaldiak Elkargunean eta Okendo Plazan dituen informazio guneetan, 9:00etatik 20:00etara eta 10:00etatik 20:00etara, hurrenez hurren; eta baita Donostia Turismoa bulegoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara eta igandean, aldiz, 10:00etatik 19:00etara.
https://youtu.be/terzyhWkL_Q