Emily Watson aktore britainiarrak jasoko du Donostia Saria
Zinemaldia irailaren 18tik 26ra izango da eta Benicio del Toro, Sienna Miller eta Ricardo Darin hirian izango dira, besteren artean.

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eman du Donostia Sariaren berri; Zuzendaritza Batzordeko Maialen Beloki eta Joxean Fernandezekin batera eman du prentsaurrekoa. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Pilar Olaskoagari eskainia
Jose Luis Rebordinosek azaldu duenez, aurtengo Donostia Zinemaldia Pilar Olaskoagari eskainiko diote. Zinemaldiko idazkari nagusia izan zen 30 urtez, eta aurten hil da, 87 urte zituela. Hala, aurtengo Zinemaldian, bereziki egungo gaiekin lotura duten fimeek garrantzia izango dutela azaldu du zuzendariak: “Egun hauetan etengabe ikusten ari gara Europara heltzen saiatzen ari diren iheslarien irudiak. Haur baten gorpuaren irudiak munduari bira emateari esker, badirudi gobernuak mugiarazi direla, eta hainbat lagunek euren etxeak eskaintzeko balio izan duela”. Hala, aurtengo Zinemaldia egungo errealitatetik sekula baino gertuago egongo da: “Aurten garrantzitsuena errealitateaz diharduen zinema izango da”. Hala, No estamos solos eta Lejos del mar filmak aipatu ditu, esaterako. “Familien larritasunen inguruko eta gazteen arazoei buruzko pelikula asko izango ditugu aurten”, gehitu du Rebordinosek.Sarrerak
Zinemaldirako sarrerak lortzeko, bi data aipatu dituzte. Batetik, ostirala, irailak 11, 9:00etan: Sail Ofizialeko galetarako sarrerak jarriko dituzte salgai (Inaugurazioa, Donostia Saria eta Itxiera), Internet bidez; gainerako kanaletan, irailaren 14an, 9:00etan. Bestetik, igandea, irailak 13, 9:00etan: gainerako saioetarako sarrerak jarriko dituzte salgai, kanal guztietan. Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaaleko beheko solairua) eta Kursaaleko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreretatik beherako erosketak), eta Interneten (www.sansebastianfestival.com eta www.kutxabank.net). Sarrerak beste leku batzuetan ere erosteko aukera egongo da: Viktoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Principe zinema-aretoak (hilaren 19tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoak (hilaren 20tik aurrera). Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Anoetako Estadioko 23. leihatilan ere jarriko dituzte salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago.Epaimahaikideak
Epaimahaikideak zeintzuk izango diren ere argitu duten gaurko agerraldian.- Kutxabank Zuzendari Berriak saiaren epaimahaia: Diego Lerer (presidentea, Francine Brucher, Desiree de Fez, Olivia Stewart, eta Edgar Tenembaum.
- Horizontes Sariaren epaimahaia: Agustina Chiarino (presidentea), Fran Gayo, eta Ruben Otxandiano.
- Euskal zinemaren Irizar Sariaren epaimahaia: Jose Mari Goenaga (presidentea), Maria Elorza, eta Dolores Meijomin.
- Zinema ikasleen nazioarteko topaketetako epaimahaiburua: Benedikt Erlingsson (presidentea).
- Beste begirada epaimahaia: Elena S. Sanchez (presidentea), Marian Alvarez, eta Begoña del Teso.