'Ama Guadalupekoa'k egin du denborarik onena Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, baina bermeotarrak oso gainean ditu

Hondarribiako trainerua kaira iritsi den unea. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Denboraldi osoan zehar egin duen moduan, Donostian ere osasun betean dagoela erakutsi du Hondarribiak. Azkarrena izan da
Ama Guadalupekoa, gizonezkoen Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, 19 minutu eta 12 segundoko denborarekin. Urdaibai, ordea, 2 segundotara geratu da; beraz, bi ontzien artean lehia estua izango da datorren igandean, bandera preziatua nork etxeratuko. Haiekin batera Orio eta Kaiku arituko dira Ohorezko Txandan, baina aukera gutxiagorekin; traineru berdetik 14 eta 15 segundotara baitaude, hurrenez hurren. Beraz, baliteke aurten donostiar batek kontxako bandera astintzea, Hondarribiako tostetan baitabil Xabier Etxebeste loiolatarra.
Kontsolazio Txandan lehiatuko da etxeko taldea, Donostiarra, San Juan, Tiran eta San Pedrorekin batera. Hain zuzen ere, gaurko garailetik minutu batera geratu da
Torrekua II trainerua, 20 minutu eta 13 segundoko denborarekin. Donostiarraren asmoa 20 minututik jaistea zen, baina ezin izan du helburua lortu; edonola, ez da nolanahikoa gainontzeko traineruekiko izan duen tartea, guztiak ere TKE mailakoak direla kontuan izanik.
KONTXAKO BANDERA. Gizonezkoak
Lehen jardunaldia
LEHEN TXANDA
- Urdaibai 19:14:66
- Orio 19:27:18
- San Pedro 19:49:32
- Donostiarra 20:13:72
BIGARREN TXANDA
- Hondarribia 19:12:74
- Kaiku 19:28:56
- San Juan 19:35:62
- Tiran 19:42:60
SAILKAPEN OROKORRA
1. Hondarribia 19:12:74
2. Urdaibai 19:14:66
3. Orio 19:27:18
4. Kaiku 19:28:56
5. San Juan 19:35:62
6. Tiran 19:42:60
7. San Pedro 19:49:32
8. Donostiarra 20:13:72