San Juan, Hibaika eta Zumaia hiru segundoko tartean sartu dira
Emakumeen Kontxako Bandera nork eskuratuko duen ez dago batere argi
Emakumeen Kontxako Banderak oraindik ez du izenik, inolaz ere. Hiru segundoren bueltan hiru ontzi sailkatu dira: San Juan, Hibaika eta Zumaia. Estropada oso parekatua izan da uneroko, eta hiru traineruak pare parean helmugaratu dira. San Juanek 10 minutu eta 36 segundotan geratu du denbora, 10:38 egin du Hibaikak, eta 10:39 Zumaiak. Gauzak hala, lehia irekia geratu da datorren igandeari begira. Batelerak aurretik badaude ere, tartea oso txikia da hiru ontzien artean, eta ziur guztiak ere dena ematera irtengo direla bigarren jardunaldian. Orioko trainerua atzerago geratu da, 10 minutu eta 49 segundoko denborarekin.
Emakumeen artean traineru donostiarrik lehiatu ez den arren, baziren hiriko ordezkariak. Izan ere, San Juango traineruan aritu dira Maialen Arrazola eta Laura Goldarazena; eta Hibaikan, berriz, Amaiur Esnaola eta Elene Lopetegi.
KONTXAKO BANDERA. Emakumeak
Lehen jardunaldia
1. San Juan 10:36:36
2. Hibaika 10:38:50
3. Zumaia 10:39:36
4. Orio 10:49:42