Badakizu noiz eta non eskuratu Zinemaldirako sarrerak?
Irailaren 18an hasiko da 63. Donostia Zinemaldia. Badakizu non eta noiz eskuratu behar diren sarrerak? Sail Ofizialeko galetarako sarrerak (Inaugurazioa, Donostia Saria eta Klausura) nahi badituzu, ostiraletik (irailak 11) aurrera eskuratu ahal izango dituzu. Internet bidez jarriko dituzte salgai, 09:00etatik aurrera (www.sansebastianfestival.com eta www.kutxabank.net). Gainerako kanaletan, irailaren 14ko 09:00etatik aurrera.
Beste sarrera guztiak irailaren 13an, igandea, jarriko dituzte salgai. Kanal guztietan eskuratu ahal izango dira 09:00etatik aurrera: Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal jauregiko beheko solairua) eta Kursaal Zentroko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak) eta Interneten (www.sansebastianfestival.com eta www.kutxabank.net).Sarrerak beste leku batzuetan ere erosi ahalko dira: Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Principe zinema-aretoak (hilaren 19tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoak (hilaren 20etik aurrera). Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Anoetako Estadioko 23. leihatilan ere izango dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago.
Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7, 20 € balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta leihatilatan. San Telmo Museoko emanaldietarako sarrerek 3 € balioko dute.
Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (Gaztekutxa, Visa K26 eta Vital Gazte) % 50eko deskontua izango dute sarrera bakoitzean, K1-eko galatan eta Antonio Elorza Belodromoko saioetan izan ezik. Gainera, 1,00 € bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetan.
Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute 7,20 € balio duten saioetan. Txartelak soilik lehiatiletan erabili daitezke: DK Txartela: Zinemaldi Plazako eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan aplikagarria soilik. Gazte txartela: Zinemaldi Plazako leihatiletan aplikagarria soilik.
Kursaaleko Sail Ofizialerako gutxieneko eserleku kopurua gordeko da arratsaldeko eta gaueko saioetarako, emanaldiaren egun bereko 17:00etatik aurrera Kursaal Zentroko leihatiletan.