'Loreak', Oscarretan Espainia ordezkatzeko hautagaien artean
Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren filma 'Magical Girl' eta 'Felices 140'-rekin lehiatuko da.
Loreak. Carlos Vermut zuzendariaren Magical Girl eta Gracia Querejetaren Felices 140 filmeekin lehiatuko da. Magical Girl filmak Urrezko Maskorra eskuratu zuen Donostiako Zinemaldiaren iazko edizioan. Irailaren 29an jakinaraziko dute hiru filmetako zeinek ordezkatuko duen Espainiako Estatua.
Iazko irailaren 23an Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean eman zutenetik, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañok ondutako dramak kritika on eta sari ugari izan ditu. Besteak beste, Siberiako Zinema Jaialdiko filmik onenaren saria irabazi zuen, eta pelikula latino onenarena Palm Springseko zinemaldian. Espainiako film onenaren Sant Jordi saria ere lortu zuen. Tokioko Latin Beat jaialdian (Japonia), berriz, Nagore Aranburuk, Itziar Ituñok eta Itziar Aizpuruk ex aequo irabazi zuten emakumezko aktore onenaren saria. Magical Girl filmak Urrezko Maskorra eskuratu zuen Donostia Zinemaldiaren iazko edizioan.
Espainiako Zinema Akademiak lehen aukeraketa bat egin du Oscar sarien 88. edizioan ingelesezkoa ez den film onenaren kategorian Espainia ordezkatzeko. Horien artean da