Intxaurrondo Zaharreko festak, iaz. (Argazkia: Lide Ferreira)
Asteburu handia datorkie
Intxaurrondo Zaharreko bizilagunei. Ostiraletik igandera arte, egunero egitarau oparoaz gozatuko dute bertakoek.
Ostiralean, 17:00etan, haurrentzako ikuskizuna prestatu du Eidabe taldeak, eta
Sardina Freskue antzezlana eskainiko du. 18:00etan txokolatada egingo dute, eta buruhaundiek haurren eta helduen irriak aterako dituzte. Giroa berotuko du Eonian elektrotxarangak 19:00etan, mozorro-elektro-poteoarekin.
Ondoren, afari herrikoia egingo dute 21:00etan, txorizo egosia, txanpia, ensaladilla, txipiroiak tintan eta postrearekin. Gauean, Ze esatek! taldeak kontzertua eskainiko du, eta suzko zezenarekin amaituko dute eguna.
Larunbat eta igandean ere jai giro aparta izango dute Intxaurrondo Zaharrean; haurrentzako animaliak ekarriko dituzte, eta pala finalak egingo dira frontoian. Kuadrilen bazkaria egingo dute, eta ondoren, apar festa. Herri kirol desafioa egingo dute ondoren, Gros, Pasai Donibane eta Intxaurrondokoen artean.
Igandean, bigarren eskuko azoka jarriko dute, eta marmitako txapelketa egingo dute 12:00etan; ondoren bazkaldu, eta mus txapelketa egongo da.
Intxaurrondotarrak ez dira asteburuan jai giroan egongo diren bakarrak; asteburuan egingo dituzte
Aieteko jaiak, festari ekiteko prest. Bestalde,
Jolastokietan ere asteburu guztian izango dute jarduera mordoa; larunbatean egingo dute Herri Krosa, 17:30ean.