Ostiralean Tabakalera berritua ireki eta ezagutzeko eguna iritsiko da. Ane Rodriguez zuzendariak kazetariekin batera egindako bisita gidatua laburtu du, eta asteburuan programatu dituzten jardueratan parte hartzera deitu ditu heritarrak.
Tabakalera berrituaren inaugurazioa ospatzeko, makina bat jarduera antolatu dituzte astebururako: performanceak eraikineko espazio desberdinetan, artista gonbidatuak, musika emanaldiak, erakusketak, bisitak, lantegiak eta proiekzioak, besteak beste. Ostiral arratsaldean irekiko ditu ateak, 18:00etan, eta sarrera librea izango da. Pottors ta Klito taldearen kontzertuarekin hasiko da inaugurazioa. Ondoren, Ane Rodriguez zuzendariak irekiera ekitaldia egingo du artista gonbidatu eta komisarioekin. Eta 19:00etan Tabakaleraren lehen erakusketa zabalduko dute: Ikus-entzunezkoaren aldiriak:Ingurua marrazten duten puntuak, Anna Manubens eta Soledad Gutierrez komisarioekin. Festa 21:00etan hasiko da musikaren erritmoan, Chico Tropico eta Amy Plin-ekin.
Larunbatean, 19:00etan, zinema aretoa irekiko dute. Ivan Zulueta donostiarraren Un, dos, tres, al escondite ingles (1969) filma emango dute (emanaldian sartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da Tabakaleraren webgunean). Egun osoan zehar tailerrak, performanceak eta bisita gidatuak egingo dituzte eraikinean. Igandean, 17:00etatik 19:00etara, haur eta familientzako askotariko tailerrak egingo dituzte: arkitektura, gorputza eta mugimendua eta Tabakalerako irudiekin lotutakoak. Eta 11:00etan familientzat goizeko zinema saioa egingo dute. Arratsaldean, 19:00etan, ustekabeko film bat proiektatuko dute. Alex Mendizabal artista donostiarraren soinu instalazio bat ere izango da ikusgai.
Bisita gidatu gehiago
Tabakalerak bisita gidatu saio berriak antolatu ditu irailaren 14, 16 eta 17rako, irekiera aurreko programan burututakoen arrakastaren ondorioz. Eraikina eta bere espazioak, proiektu kulturala eta bertan bildu den kultur ekosisteman sakontzeko irrikaz gelditu den pertsona kopuru handiaz ohartuta, Tabakalerako Hezkuntza taldeak deialdi berria zabaldu du. Euskarazko bisitak irailaren 14 eta 17an goizeko 11:00etan izango dira eta 16an berriz, arratsaldeko 18:00etan. Gaztelerazko bisitak, ordea, 14 eta 17an arratsaldeko 18:00etan eta 16an goizeko 11:00etarako aurreikusi dituzte. Parte hartzeko bisita hasi baino 10 minutu lehenago bertaratu beharra dago 0 solairuko Informazio Puntura, Plazan alegia. Leku mugatuak dira eta aldez aurretik izen ematerik ez dago.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea