Aieteko Munto baserriaren oinarriak mantenduko dituzte, Lantxabe elkartearen eskaerari erantzunez.
Muntoko plaza berriaren irudiak aurkeztu ditu Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Aieteko
Munto baserriaren lursaila txukuntzeko lanak hasi dituzte. Hirigintzako zinegotzi
Enrique Ramosek aurkeztu du plaza berriaren proiektua, eta azaldu duenez, baserraren oinarria mantenduko dute,
Lantxabeko bizilagun elkatearen eskaerari erantzunez. Horrela, obrak guztira
180.000 euroko kostua izango du, udalak 60.000 euro gehiago jarri baititu obra burutzeko.
Ramosek azaldu duenez, lanak amaitzeko
bi hilabeteko epea dute, eta plazan ekitaldi kulturalak antolatzea aurrikusi dute: “Plaza berria zuhaitzez eta lorategiz inguratuta egongo da. Agertoki txiki bat ere izango du, eta Munto baserriaren historia eta Aieteko auzoan izan duen garrantzia gogoratzeko informazio panelak jarriko ditugu”.
Egiako pasabidea irekita, bihartik aurrera
Bestalde, Hirigintza zinegotziak adierazi du
bihar 13:00etatik aurrera irekita egongo dela Tabakaleratik igarotzen den Egiako pasabidea. Inguru guztia abenduko lehen hamabostaldian irekiko dute.