Udalak Zinemaldirako 1.000 sarrera eskainiko dizkie langabetuei
Donostia 2016ren aurrean Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du Kultur zinegotzi Miren Azkaratek.
www.donostia.eus web atariaren bidez egin beharko dute eta, bertan, imprimakia bete. Sarrerak udaletxean jaso ahal izango dira irailaren 15etik 19ra.
Rebordinosek gogorarazi du, duela urte batzuk krisia dela eta proposatu ziotela udalari ekimena egiteko: “Zinemaldiak 169.000 pertsona elkartzen ditu 9 egunetan, eta interesagenuen ahalik eta jende gehienera iristea. Hori dela eta, 1.000 sarrera jarri genituen langabetuen eskura, eta ordutik ekimena arrakastatsua izan da”.
Kultur zinegotzi Miren Azkaratek eta Donostia Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek urteroko hitzarmena sinatu dute gaur; hala, beste behin udalak Zinemaldiko 1.000 sarrera banatuko ditu donostiar langabetuen artean.
Azkaratek azaldu duenez, hilaren 12tik aurrera pertsona bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, sail ofizialeko filmetako bat ikusteko. Interesatuek eskaria