Bandera Bermeora joan da aurten ere
Gizonezkoetan, Urdaibaik eskuratu du Kontxako Bandera.
Lehenengo jardunaldian Hondarribiak egin zuen denborarik onena, baina gaurkoan, bigarrenean, bermeotarrek galdutako segundoa berreskuratu eta Kontxako Bandera eraman dute. Estropadako lehen txandan Kaiku eta Orio izan dira protagonista. Bigarren txandan, berriz, Urdaibaik azken unera arte sufritu behar izan du, eta azken luzean beste traineru guztiei aldea atera die. Aurtengoa eskuratzen duen laugarren bandera da; bigarrena jarraian, iaz ere irabazi baitzuten bermeotarrek.
Bigarren jardunaldia
1. Urdaibai 19:20,64
2. Hondarribia 19:27,44
3. Orio 19:27,58
4. Kaiku 19:27,96
5. San Juan 19:41,36
6. San Pedro 19:50,46
7. Tiran 20:09,20
8. Donostiarra 20:24,56
Sailkapen orokorra
1. Urdaibai 38:35,30
2. Hondarribia 38:40,18
3. Orio 38:54,76
4. Kaiku 38:56,52
5. San Juan 39:16,98
6. San Pedro 39:39,78
7. Tiran 39:51,80
8. Donostiarra 40:38,28