San Juanek eskuratu du Kontxako Bandera
Garaipenarekin denboraldia biribildu dute emakumeek.
“Kontxa irabaztea guztia biribiltzea izango litzateke”. Halaxe adierazi zion San Juango arraunlari Laura Goldarazenak IRUTXULOKO HITZAri duela egun batzuk. Bada, denboraldia biribildu dutela argi dago. San Juango trainerua Euskotren Ligako txapelduna izan da aurten, eta denboraldia ezin hobeto amaitu du gaurko emaitzarekin. Hibaika une oro oso gertu izan duten arren, sanjuandarrek eskuratu dute trapu preziatua bigarren urtez jarraian, 21 minutu eta 15 segundorekin (bi jardunaldien denbora kontuan hartuta). Ondoren iritsi dira Hibaika, Zumaia eta, azkenik, Orio. Batelerak ontziko zale ugari izan dira Kaian, emakumeak animatzen.
Bigarren jardunaldia
1. San Juan 10:38,73
2. Hibaika 10:40,37
3. Zumaia 10:44,09
4. Orio 10:57,49
Sailkapen orokorra
1. San Juan 21:15,09
2. Hibaika 21:18,87
3. Zumaia 21:23,45
4. Orio 21:46,91