Seaskako zuzendari Hur Gorostiaga, erdian, Amara Berriko Euskara Batzordeko kideekin. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Euskararen Aldeko Krosa antolatu du aurten Amara Berriko Euskara Batzordeak, bigarren urtez jarraian, AB Krosa izenburupean. Guztira 100 lagun inguruk parte hartu zuten joan den ekainean egindako lasterketan. Bildutako dirua Seaska ikastolen elkartearentzat izango zela iragarri zuten antolatzaileek, Ziburuko Kaskarotenea ikastolak pairatutako egoerarekin kezkatuta. Bada, gaur bertan eman diote Seaskako zuzendari Hur Gorostiagari bildutako ekarpena; 800 euro, hain zuzen ere. Amara Berriko Euskara Batzordeko kideek txeke bat banatu diote modu sinbolikoan, Belartzako Ikastolen Etxearen atarian.