Aretoa lepo bete dute herritarrek, Metroaren proiektuarekin kezkatuta
400 alegaziotik gora aurkeztu zituzten, proiektua gera dezaten eskatzeko, egitasmoari buruz gizarte eztabaida bat irekitzeko. Gaur, Amarako Karmeldarren zinema aretoan, Euskotrenek Easo plazan duen geltokitik metro gutxira, batzar ireki bat egin dute egoera zein den zehazteko. Aretoa lepo bete dute herritarrek, eta kezkak bere horretan jarraitzen duela erakutsi dute.
Bihar beste jarduera bat egingo dute, proiektuaren nondik norakoak gizarteratzea presazkoa dela uste dutelako. Horren harira, hitzaldi bat antolatu dute. Koldo Mitxelenan izango da, 19:00etan, Ander Gortazar adituaren eskutik. Proiektua zergatik ez den bideragarria, eta zein alternatiba egon daitezkeen azalduko du, Hirigintzako master amaierarako egindako lana oinarri.
Hainbat herritarrek eta eragilek agerraldia egin zuten uztailean komunikabideen aurrean, Donostialdeko Metroaren proiektuarekin kezkatuta. Hain zuzen ere,