Donostiarrak SShops Donostia plataformaren bidez egingo duen kanpaina berri bat aurkeztu du
Hiriko zenbait dendek bezeroak bazkide egitera animatuko dituzte.
Bazkideak lortzeko kanpaina berri bat jarri du martxan Donostiarrak, iraila eta urria bitartean egingo dena. Helburu horrekin burututako beste jarduera batzuen ostean, Sshops Donostia Hiri Merkataritzako plataformarekin lankidetzan arituko da. Izan ere, plataformako kide diren dendek arraun elkartearen esku jarriko dute euren sarea, eta sare horren bitartez hiritarrak animatuko dituzte traineruaren bazkide egiteko. Horretarako, bezeroen eskura inrpimakiak jarriko dituzte. Parte hartzen duten dendak identifikatzeko, kartel bat eta bestelako elementu adierazgarriak izango dira bertan.
Aurtengo denboraldian, Donostiarrak hiru bandera eskuratu ditu: Orion, Santoñan eta Bilbon. “Baina, garaipenak eskuratzen jarraitzeko, behar-beharrezkoa dugu oinarri soziala zabaltzea eta sendotzea”, gogorarazi dute klubetik.
Ildo horretan, Sshops Donostiarekin lortu duten lankidetza oso garrantzitsua dela nabarmendu dute: “Gizartetik sortutako ekimenak hurbiletik jarraitu izan ditu Donostiako merkataritzak, eta egunez egunez herritarrekin harreman estua duenez, plataforma ezin hobea izango da oinarri sozial hori zabaltzeko”.