Udal sailen artean iheslarien harrera antolatu dute.
Udal sailen arteko batzordearen bilera. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalaren sailen arteko batzordeak iheslarien harrera antolatzeko bilera egin du. Batzordearen presidentea Eneko Goia alkatea izango da, eta lehenengo bileran ondorengo sailek hartu dute parte: Lehendakaritza (Juan Ramon Viles), Lankidetza (Duuñike Agirrezabalaga), Aterpetxeak (Martin Ibabe) eta Donostiako Etxegintzako arduradunek.
Bertan, udal baliabideen zerrenda egiteko plangintza egokia eta antolatua prestatzeko eskatu die alkateak saileko arduradunei. Honela, iheslarien harrera koordinatua egin nahi dute, Donostiara iritsiko direnei behar duten arreta eskaintzeko.
Era berean, Eneko Goiak Eusko Jaurlaritzak sustatutako erakundeen arteko bileraren berri eman du. Gainera, Goiak nabarmendu duenez, udala harremetan dago gainerako erakundeekin eta, bereziki, Eudel eta Gobernuz Kanpoko Erakundeekin. Azken batean, helburua da Donostiara iheslarien etorrera modu eraginkorrean koordinatzea.
Iheslarien etorreran laguntzeko prest dauden hiritarrek euren datuak UdalInfon erregistratu ditzakete.