Lau donostiar arituko dira txapela lortzeko borrokan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa datorren asteburuan abiatuko da, 43 partaiderekin.
bertsosarrerak.eus webgunean. Beasaingo Igartza jauregian egin zuten txapelketaren aurkezpena, joan den larunbatean, eta bertan bat egin zuten parte hartuko duten bertsolariek, babesleek eta laguntzaileek.
Udaberrian abiatu zen Gipuzkoa Bertsotan, 74 bertsolarirekin. Sailkatze fase horretatik, 30 bertsolarik lortu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela. Orain, 30 horiei, duela lau urteko txapelketan finalaurrekoetara sailkatzea lortu zuten beste 13 bertsolari gehitu dizkiete; hala, 43 bertsolarik hasiko dute txapelketa. Horiez gain, 9 gai-jartzaile, 19 epaile, hiru idazkari eta laguntzaile ugari arituko dira txapelketan lanean.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hemen da! Guztira 43 bertsolarik parte hartuko dute eta datorren asteburuan bertan abiatuko da. Horien artean, lau donostiar izango dira: Zubietako Asier Azpiroz, Amarako Manex Mujika eta Añorgako Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiak. Lehenengo hiruek sailkatze fasea igaro behar izan dute, eta Beñat Gaztelumendi, berriz, final laurdenetan sartuko da lehian. Lau urtetik behin antolatzen dute txapelketa, eta azken bietan Beñat Gaztelumendi txapeldun ordea izan da; 2007an Aitor Mendiluzek irabazi zuen, eta 2011n, Aitor Sarriegik.
Hiru hilabetez bertsoz beteko dituzte bertsolariek Gipuzkoako hainbat txoko; izan ere, irailaren 20an abiatuko da txapelkata Beasaingo Usurbe antzokian, eta abenduaren 20an izango da finala, zortzi bertsolarirekin, Illunben. Saio guztietarako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte,
Ia astebururo saioak izango dira
Hiru hilabetez 15 saio jokatuko dituzte partaideek: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. Ia astero izango dira saioak, fasetik faserako asteburuetan izan ezik. Donostiarrei dagokienean, final zortzirenetan Manex Mujikak izango du lehen saioa, Elgoibarko herri antzokian, urriaren 3an, 17:30ean; Iban Urdangarin, Iñigo Gorostarzu, Manu Goiogana, Oihana Iguaran eta Unai Muñoa arituko dira Mujikarekin batera. Hortik astebetera, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz arituko dira saio berean; Andoaingo Bastero Kulturgunean, urriaren 10ean, 17:30ean. Antton Fernandez, Gemma Urteaga, Ibai Esoain eta Jokin Uranga arituko dira Gaztelumendi eta Azpirozekin batera. 2011ko finalean egon ziren beste zazpi bertsolarien moduan (Aitor Sarriegik ez du parte hartuko), final laurdenetan sartuko da Beñat Gaztelumendi, Errenteriako Fanderiako pilotalekuan, 17:30ean. Momentuz, badaki, Jon Martin arituko dela bere saioan. Bertsozale elkartearen webguneak txapelketaren informazio osoa eta eguneratua eskainiko du. Horretaz gain, Bertsoa.eus atariak eta ETBko Hitzetik Hortzera saioak txapelketaren gaineko jarraipen berezia egingo dute. Twitter-en @GBertsozale arituko da saioen berri ematen, eta #GBT15 traola erabiliko dute.GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA. SAIOAK
FINAL ZORTZIRENAK:
- IRAILAK 20. Beasain
- IRAILAK 26. Azpeitia
- IRAILAK 27. Lasarte-Oria
- URRIAK 3. Elgoibar
- URRIAK 10. Arrasate
- URRIAK 11. Andoain
FINAL LAURDENAK:
- URRIA 24. Urretxu-Zumarraga
- URRIA 25. Errenteria-Orereta
- URRIA 31. Zestoa
- AZAROA 1. Ormaiztegi
- AZAROA 8. Eskoriatza
FINALERDIAK:
- AZAROA 22. Zarautz
- AZAROA 29. Tolosa
- ABENDUA 6. Eibar
FINALA:
- ABENDUAK 20. Donostia (Illunbe)