Terry Jonesen 'Absolutely Nothing' filma emango dute jaialdiaren inaugurazio emanaldian, urriaren 31n.

‘Absolutely Anything’ filmeko irudi bat.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astearen kartela aurkeztu ondoren, jaialdiak urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean programatuko duenaren aurrerapen bat eman du jada. Indartsu hasiko da,
Monthy Pyton taldeko
Terry Jones-ek zuzendutako
Absolutely Anything filma emango baitute inaugurazio ekitaldian (urriaren 31n, Antzoki Zaharrean).
Komedia dibertigarria da Jonena. Bertan, estralurtar oso bereziek –John Cleese, Eric Idle, Terry Gilliam, Michael Palin eta Terry Jones beraren ahotsekin, hau da, Monty Python taldekoen ahotsekin– Lur planeta leherrarazi nahi dute. Aurretik, ordea, azken aukera bat emango diete gizakiei. Pertsona bat ausaz aukeratzen dute, Simon Pegg –
Shaun of the Dead (2004),
Star Trek (2009),
The World’s End (2013)– aktoreak interpretatzen duen institutuko irakasle bat, eta erabateko ematen diote bere desio eroena ere bete ahal izan dezan. Bere txakurrari hitz egin araztetik (ahotsa Robin Willliams desagertuak jartzen du) lagun bati bere ametsetako emakumea lortu arte. Baina mirari horiek baldintzatuak daude: merezi dituela frogatzen ez badu, gizateria desagertu egingo da!
Kate Beckinsale –
Van Helsing (2004),
Underworld saga (2003-2016)– da beste protagonista Terry Jonesen film honetan. Jonesek Monty Pythonen lan arrakastatsuenetako batzuk zuzendu ditu, hala nola,
Life of Brian (1979),
Monty Python and the Holy Grail (1975) eta
The Meaning of Life (1983). Azken biak Terry Gilliam-ekin batera zuzendu zituen.
Attack on Titan eta
Attack on Titan: End of the World (Shinji Higuchi, Japonia) izango dira Beldurrezko Astean proiektatuko dituzten beste filmeetako batzuk.
Manga ezagunaren irudi errealekin egindako egokitzapena, bi filmetan. Titanak –gizon-emakumeak suntsitzen dituzten humanoide misteriotsu eta erraldoiak– Lurrean agertzen direnean giza arraza suntsitzeko arriskua dago. 100 urte geroago, bizirik irauten dutenak nolabaiteko bakean bizi dira, inbasoreengandik babesteko eraiki zituzten hormen atzean. Hala ere, horma gainditzen duen 50 metrotik gorako altuera duen Titan bat agertzen denean beldurra berriro zabaltzen da herritarren artean. Boluntario-eskuadra bat haiei aurka egiteko prestatzen da.
Berlinen kokatutako maitasun, sexu eta heriotzari buruzko hiru ipuin aleman ekarriko ditu pantaila handira
German Angst (Jörg Buttgereit, Michal Kosakowski, Andreas Marschall) film alemaniarrak. Alemaniako hiriburuko eszenatoki itzaltsu eta ilunenetan filmatua, pelikula unibertso nahasi eta arriskutan murgiltzen da Lehen pasartea biktima izateari utzi dion neska gazte baten ohera lotutako gizon batekin hasten da. Bigarrenak zentzurik gabeko hilketa baten istorioa kontatzen du, historiaren gaitzak errepikatu egiten direla frogatuz. Hirugarrenean gizon bat klub erotiko pribatu baten misterioetan murgiltzen da.
Ghost Theater / Gekijourei (Hideo Nakata, Japonia) beldurrezko film bat da. Sarak bere lehen papera lortu du Gota Nishikono ospetsuak zuzendutako antzezlan batean. Antzezlanaren protagonistak, gainera, berak miresten dituen Aoi eta Kaori aktoreak izango dira. Entseguetan gauza bitxiak, azaltzen zailak direnak, hasten dira gertatzen, langileetako bat hilik agertzen den arte. Aoi balkoi batetik behera erortzen da eta Sara aukeratzen dute hura ordezkatzeko. Aukera bikaina berarentzat. Baina, lehendabizi, bizirik irten behar du.
The Ring (1998) eta
Dark Water (2002) bezalako lanekin azken urteetako beldurrezko zinema japoniarraren izen nagusietakoa den Hideo Nakatak zuzendutako beste film bat.
Erresuma Batutik Paul Hyett-en
Howl filma ekarriko dute. Joe Londresko aldiriko tren-zerbitzuan gidari gisa lan egiten duen gazte handinahia da. Eguneko azken trenean etxera itzultzen den bidaiari-taldea ohikoa, askotarikoa eta heterogeneoa da. Bat-batean trena baso baten erdian gelditzen da bidean zerbaitekin talka egin ondoren. Gidaria gertatutakoa ikustera irteten da baina ez da itzultzen. Jende arrotzez osatutako talde honek bat egin beharko du oraindik ezagutzen ez duten arrisku bati aurre egiteko. Paul Hyatt-ek zuzendutako bigarren film luzea. Hyatt aditua da makillajeko efektu berezitan. Bere lehen lana,
The Seasoning House (2012), Beldurrezko Astean ikusi ahal izan zen.
Beldurrezko Astearen zale fidelenek
Pascal Laugier-en
Martyrs filma izango dute gogoan. Bada, aurten, film honetan oinarritutako eta izen bereko lana ikusteko aukera izango dute; The Goetz Brothers-ek egindakoa. Hamar urteko Lucie-k atxikita zegoen landetxetik ihes egin berri du. Sartu duten umezurtz-etxean ia ezin du lorik egin, jasan duen esperientziarekin erabat traumatizatua baitago. Bere babes bakarra Anna bere laguna da. Hamar urte beranduago, Luciek bera baitu zuen familia aurkitzea lortu du. Anna eta bera garai hartan gertatu zenaren egi beldurgarrira hurbiltzen diren bitartean, amesgaizto batek gero eta gehiago harrapatzen ditu, eta ez dakite bertatik ihes egin ahal izango duten.
Summer Camp Alberto Marini espainiarraren lehen filma da. Ondo pasatzeko eta esperientzia berriak bizitzeko asmoz, lau gazte kanpamendu batera begirale gisa joaten dira. Haurrak heldu aurreko gauean, eta ustez inolako arrazoirik gabe, elkarren artean bortizki borrokatzen hasten dira. Zerbaitek, aldi baterako, izaki ero eta basati bihurtzen ditu. Une horretan etenik gabeko katuaren eta saguaren jokoa hasten da, une batean ehiztari direnak, bat-batean, paperak aldatu eta harrapakin bihurtzen dira. Bizirauteko aukera bakarra izango dute: amesgaizto beldurgarriari amaiera emateko infekzioaren iturburua aurkitzea.
Beste film japoniar bat, Sion Sonoren
Tag. Ikaslez betetako autobus bat ikastetxerantz doa. Bat-bateko haize-erauntsi batek autobusa erditik zatitzen du eta 40 ikasle hiltzen dira. Guztiak Mitsuko izan ezik. Baina haizea bere atzetik doa. Bizitza salbatzeko korrika egiten hasten da… eta bat-batean bere gelakideen ondoan oinez ibiltzen agertzen da. Guztia amesgaiztoa izan da? Sion Sono-k –
Love Exposure (2008),
Why Don’t You Play in Hell? (2013),
Love & Peace (2015)–, alegia bitxi, iradokitzaile eta asaldatzaile honen bitartez (aurtengo udan Fantasia-ko epaimahaiaren aipamen berezia merezi izan zuen lehen eszenarekin), berriro ere erakusten du gaur egungo zinegile japoniar garrantzitsuenetako bat dela.
Kanada eta Zeelanda Berriko ekoizpen bat da
Turbo Kid (Anouk Whissell, François Simard, Yoann Karl Whissell). Apokalipsia gertatu eta hamarkada batzuk beranduago, mundua etengabeko negu nuklear batean murgildua dago. The Kid –nerabe umezurtz bat– nora ezean dabil 80ko hamarkadako objektu eta komikien bila mundu antzu honetan. Apple misteriotsua ezagutzen duenean bere mundua erabat aldatzen da. Baina Zeus (Michael Ironside) maltzurrak Apple bahitzen du, eta The Kid neska erreskatatzeko abentura arriskutsu batean murgiltzen da. Apokalipsiaren ondoko 1997an girotua,
Turbo Kid 80ko hamarkadako akzio-filmen omenezko erretrofuturista da. Bertan, ametsetako neska salbatzeko abentura harrigarri batean murgiltzen den nerabe baten istorioa kontatzen da.
AEBetatik Ted Geoghegan zuzendariaren
We Are Still Here filma iritsiko da. Auto-istripu batean semea hil ondoren, Paul eta Anne Ingalaterra Berri lasaiko etxe bakarti batera joaten dira bizitzera semearen galera gainditzen saiatzeko. Baina lasaitasunak oso gutxi irauten du, antza denez etxe berrian mendeku bila dabilen izpirituen familia bat bizi delako. Berehala konturatuko dira eurak bizi diren herriak iragan beldurgarria ezkutatzen duela. Bizirik daudenen eta hildakoen aurka borrokatu beharko dute euren bizitzak eta, agian, hildako semearen arima salbatzeko.
Bang! Bang! emanaldi berezia Beldurrezko Astearen atarian
Beldurrezko Asteak eta
Bang! Bang!-ek,
urriaren 24an –Beldurrezko Astea hasi baino egun batzuk lehenago–, Astearen atariko gisa eta Bang! Bang! programaren kurtsoaren hasiera gisa balio duen saio berezi bateratua aurkeztuko dute.
Conan, the Barbarian (John Milius, 1982) eta
Jaws (Steven Spielberg, 1975) filmak eskainiko dira. Emanaldia
19:30ean hasiko da eta, beti bezala, ustekabe asko egongo dira. Sarrerak (
7,50 €) jada salgai daude.