Lau musikazale donostiar elkartu ditu 'Vinyland' filmak
Donostia Zinemaldiaren barruan estreinatuko dute gaur Principen; gaur eta bihar dokumentalaren aurkezpen festak egingo dituzte Tabakaleran eta Dabadaban.
Nerea Lizarralde
Mikel Insausti zarauztarra eta Marcos Garcia irundarraren dokumentala da filma, baina aktore protagonistak lau musikazale donostiar dira: Jose Luis Olabeaga, Jose Joaquin Forcada Forki, Iñigo Alfaro eta Iñigo Arzallus. Binilozko diskoen bildumagile baten istorioa kontatzen duen dokufikzio bat da. Musikazaleak mugitu ohi diren espazioetan mugitzen da filma: disko dendak, musika aretoak, tabernak… Hain zuzen ere, Irungo Bloody Mary disko denaren 25. urtemugaren harira egindako dokumentala da.
Aste honetako Irutxuloko Hitzan elkarrizketatu ditugu lau protagonista donostiarrak. Gaur arratsaldean estreinatuko dute dokumentala, eta aurkezpen festak egingo dituzte Tabakaleran eta Dabadaban.
Gainera Vinyland filmaz hitz egingo dugu gaur ‘Zurriolako butaka’ saioan, Irutxuloko Hitza, Berria, Hamaika Telebista eta Gaztezulo-k Zinemaldian elkarlanean prestatuko duten programan.