'Vinyland' filmaz, 'Zurriolako Butaka' saioan
Donostiako Zinemaldiaren lehen saioan, Sagardoa Bidegile dokumentala eta Vinyland filma izan dira ‘Zurriolako butaka’ saioko protagonistak. Aurrenekoari buruz Bego Zubia zuzendariarekin hitz egin du Inaxio Esnaola Hamaika Telebistako kazetariak. Bigarrenaz, Irutxuloko Hitzako Nerea Lizarralde aritu da. Horrez gain, Atzera Begirako zinema zikloak, Japoniako zinema eta beste errepasatu dituzte saioan. Gaztezulo-ko Aitor Abaroa eta Berria-ko Urtzi Urkizu izan dira saioko lehen adituak.