Berria, Hamaika telebista eta Gaztezulo-rekin batera, IRUTXULOKO HITZAk parte hartuko du saioaren ekoizpenean.
‘Zurriolako butaka’ saioaren iazko irudi bat.
Zinemaldiak irauten duen egunetan emango dute saioa Irutxuloko Hitzaren webgunean —baita beste hiru hedabideetako webguneetan ere—.
11:00etan zuzenean eskainiko dute saioa, Internet bidez. Hamaika telebistak lurreko telebista digitaleko eta kable bidezko emanaldia, berriz, 20:00etan egingo du egunero; 22:00ak aldera errepikapena.
Inaxio Esnaola Hamaika telebistako kidea izango da saioko aurkezlea. Programak bederatzi emanaldi izango ditu, hilaren 18tik 27ra egunero; salbuespena hilaren 20a izango da, ez baita saiorik izango.
Ostiral honetan hasiko da, beraz, saioa, Zinemaldiko aurreneko egunean. Aurreneko protagonista
Bego Zubia izango da,
Sagardoa bidegile dokumentalaren zuzendaria. Sagardoari buruzko lan hori igandean estreinatuko dute Zinemaldian.
Aurreneko egunean
Vinyland filmaz ere ariko dira. Irutxuloko Hitzako Nerea Lizarralde kazetariak astekarirako prestatutako elkarrizketaz hitz egingo du saioan, eta dokumentalaren lan taldearekin egindako bideoa emango dute. Halaber, Zinemaldiak prestatu dituen bi atzera begirakoen inguruko bideo bereziak ikusi ahalko dira
Zurriolako butaka-n.
Aurreko hiru urteetan bezala, euskarazko filmek protagonismo berezia izango dute
Zurriolako butaka-n. Aurten
Amama filmak bereganatuko du zinemazale euskaldunen arreta, Sail Ofizialean lehian ariko baita. Asier Altuna
Amama-ko zuzendaria saiora gonbidatuko dute, hilaren 22an.