Zinemaldiak euskaraz egin zuen 'Aupa Etxebeste' filmarekin
Asier Altuna eta Telmo Esnal zinegileen filmak harrera beroa izan zuen 2005eko Zinemaldian.
“Inork ez zion huts egin nahi izan euskarazko zinemagintzak azken urteotan izandako zita nagusiari. Urteak joan dira azken aldiz pelikula bat euskaraz filmatu zutenetik —Kareletik,
1987an—, eta inork ez zuen halako hitzordu garrantzitsua galdu nahi. Atzo Aupa Etxebeste!
aurkeztu baitzuten”.
Duela 10 urte Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu zuten Asier Altuna eta Telmo Esnalen Aupa Etxebeste! Filmak ikusmin handia piztu zuen ikusleen artean. Euskal zinemako aurpegi ezagunak zeuden Kursaaleko ilaran, sartzeko zain. Bergarako Udal Bandak girotu zuen Zurriola pasealekua pelikula hasi aurreko minutuetan. Bandaren atzetik iritsi ziren Etxebestetarrak. Garabian zihoazen Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariak. Eta garabiak zeraman autoan, Ramon Agirre, Elena Irureta, Pako Sagarzazu, Iban Garate eta Iñake Irastorza aktoreak. Txalo artean egin zuten alfonbra gorriaren gaineko bidea.
300 gaztek osatutako Gazteriaren Epaimahaiak Aupa Etxebeste! pelikulari eman zion saria. Zortzitik 6,819ko puntuazioa eman zioten euskaraz errodatutako filmari.