Karra Elejalde sarituko du Ulialde Elkarteak
Donostia Zinemaldiaren barnean jasoko du saria aktoreak, datorren ostiralean.
Karra Elejalde aktore gasteiztarra saritzea erabaki dute. Sari ematea ostiralean egingo dute, 23:00etan, elkarteak Grosen duen egoitzan.
Martxelo Rubio aktore donostiarra saritu zuten iaz, eta esperientzia ona izan zutenez, aurten sariketarekin jarraitzea erabaki dute. Elkartean bertan afari bat egingo dute ostiralean, Aratz erretegiaren eta Gorrotxategiren eskutik. Ondoren, Elejaldek garaikurra jasoko du, Labaienen familiaren eskutik; bukatzeko, jai bat egingo dute. “Nahiko festa xumea izaten da; 50 lagun bildu ginen iaz afaltzeko, eta jaian 140 inguru izan ginen. Diseinatu diguten logoa, koadro batean sartuta izango da saria”, gehitu du Iriondok. Euskal kulturaren munduan ibilbide oparo bat duten lagunak saritu nahi dituzte: “Momentu zailak egon dira krisi ekonomikoaren ondorioz. Euskal kulturan zinemaz bizitzea zaila izan da, eta jarraitu duten horiek saritu nahi ditugu”.
Gastronomia eta kultura elkartea da Ulialde. Urtean zehar beste jarduera batzuk ere izaten ditu elkarteak, bereziki gastronomikoak eta hitzaldiak.
Iaz ekin zion Groseko Ulialde Elkarteak Ramon Labaien Saria emateari. “Zinema eta euskal kulturako saria da, hasieran ez ginen Zinemaldiaren programazioaren barnean, baina aurten bai. Ramon Labaien gure elkarteko kidea zen, eta hil zenean bere omenez zerbait egitea erabaki genuen”, azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri Uxue Iriondok, elkarteko idazkariak. Hala, aurten