Egiako lasterketan 65 lagunek parte hartu dute, eta Alvaro Calderon donostiarra bigarren postuan geratu da

Lasterketako irabazleak, lortutako sariekin. (Argazkia: Challenge Gipuzkoa)
Victor Madejon irundarra (23:18) eta Ana Cruz donostiarra (27:53) izan dira Porrontxoetako XVIII. Kroseko irabazleak. Gipuzkoako Challengearen barnean jokatu zuten lasterketa, joan den larunbat gauean, eta 65 lagunek parte hartu zuten.
Bigarren postuan geratu zen Alvaro Calderon (23:44), hori ere donostiarra. Naiara Casi izan zen bigarren emakume donostiarra (29:16). Egiako lehena, berriz, Ander Jaka izan zen (28:16).
Hona hemen sailkapen osoa.